Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

 

 

 

 

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean.

      Eta ni, bat-batean, basoaren argi-ilunetan zuhaitzen eta txorien itzalak harrapatzen zebilen auto beltz bat nintzen.

      Bele batek, bere geriza salbatu nahian, basotik atera eta gorantz egin zuen. Handik ikusi zuen kotxe beltza, zuhaitzen artetik udaberriak ernatutako bailaran.

      Zabalera egin orduko, belea ikusi nuen zeruari urratu bat egiten.

      Haizeak astindutako plastiko beltz bat zirudien.

      Baina haizerik ez zebilen.

 

 

Errebuelta batzuk aurrerago, barruak inarrosi zizkidan errepide ertzean dagoen baserri batek. Baserri handia da, zaharra eta zuriz pintatua. Balkoi txiki bat du, eta bertako eskudelean zintzilik, afixa bat. Munduan diren koloreetatik, alegia, munduaren berezko koloreetatik kanpoko kartel fluoreszente bat.

      Balkoi azpiko ate ondoan, berarentzat propio egindako etxetxo batean, txakur zahar bat zegoen lepoan kate bat zuela, eguzkitan etzanda.

      Beste era batera esanda, txakur bat zegoen jabeak salgai jarritako etxeari katez lotua, eguzkitan lasai.

      Neurekin etorri zen txakurra denboratxo batez bidean. Txakurraren ezjakin bareak angustia eragin zidan.

      Eta larrimin hark, kolpetik, aspaldi sartzera ausartzen ez nintzen leku hartarantz eraman ninduen.

      Badut barruan leku bat, hiri handietako zenbait auzotan gertatzen zaidan moduan, egunez baino sartzen ausartzen ez naizena.

      Hara ez joateagatik, beste bide batzuk hartzera behartzen nauena.

      Beste eremu semantiko batetik eratorria, beldurraren mapa trazatzea deitzen zaio biziraupenerako segurutzat jotzen ez diren zenbait eremu markatzeari. Hiri askotan osatu dituzte bertako emakumeek beren espezie berekoak diren gizonengandik babesteko.

      Ez sartzea erabaki nuen. Baina sartu egin nintzen.

      Motozerra hotsak atera ninduen.

      Bi baso-mutil haritz tantai bat laurdentzen ari ziren. Moztutako adarren itzalak errepidean zirauen. Bolanteari zakarki eragin eta itzala salbatzea lortu nuen.

      Leihoan, bata bestearen atzetik, haritzak, lizarrak eta pago zaharrak islatzen ziren; haien itzaletan zein iparrerantz zeutzan harri eta enborretan, goroldioa etengabe hazten zen, naturaren geldotasun subertsiboan.

      Lehen intsignis pinu eta orain eukaliptoaren kontra berdea hitzak dezakeen edertasunaren apologiaren panfletoak ziren zuhaitzen hosto dardartiak.

      Arbolek, bidean aurrera, aleka abandonatzen zuten basoa zelai-larreen zabalean bakantzeko.

 

 

Gutxinaka ari zitzaion eguzkia goizari gain hartzen. Bide kontran, azkenaldian urre berdea deitzen dioten kolore bereko piper sail amaigabea, soroa estaltzen zuten plastiko beltzen zulotxoen artetik banaka hazten zen plastikozko poltsa erraldoi batetik edaten zuten plastikozko tutuen bidez ureztaturiko ekoizpen hidroponiko ekologikoan. Eta hantxe zebiltzan, piper biltzen, begi kolpe batera, hiru kontinentetako soldatapeko besakariak.

      Jaio zituen munduaren beste aldetik, lurrari helduta eta tiraka, makurtuta.

      Hezurretako mina eta depresioa omen dira etorkinek garatzen dituzten oinazeetan ohikoenak. Hezurretako mina entzun eta konparazioa ikusten nuen: ernaldutako lurretik erauzitako zuhaitzen minaren pareko oinazea.

      Baina berez, ez da batere poetikoa: hezurretako mina dute lan fisiko behartu eta gogorrenak egiten dituztelako.

      Depresioarena, ezin literarioagoa hau ere; Ulisesen sindromea deitzen zaio etorkinen tristura hitzaren ostean bizi den arrozte, porrot, bakardade edota terroreari.

      Aurreko biez gain, beste gaitz bat ere aipatzen da: saturnismoa. Hain zen hitz iradokitzailea. Esanahiaren arruntasunak dezepzionatu egin ninduenez, ez dut idatziko.