Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela.

      Nire aita baino 10 urte zaharragoa naiz, beste era batera esateko.

      Nire aita baino gero eta zaharragoa, edo nahi bada, bera da gero eta gazteagoa dena.

      Aurreikuspen onenetan, 80 urte beteko banitu, nire semea izan ahalko litzatekeen aita baten alaba nintzateke.

      Bion ileak urdindu zaizkit.

      Badut argazki bat non, udarako egun eguzkitsu batean, Donostiako Kontxako hondartzan, ume bat naizen. Bi urte inguruko ume bat.

      Kristo gurutziltzatu baten eran, ozta-ozta heltzen diet ezkerrean dudan aitaren eta eskubian dudan amaren eskuei.

      Erloju bateko orratzen moduan, nire besoei kasu eginez gero, eta udarako eguzkiak argazkia nola erretzen duen ikusita, ordu biak bost gutxi dira. Horixe litzateke denbora kamerak harrapatutakoa segundo horretan neurtzera.

      Eta garaia, zoriontasunarena. Nire ama eta aitarena. Ni, alaba bakarra artean.

      Eta gaurdanik begiratuta, berrogeitaka urte geroago, bi denbora hauen arteko lotura naiz: eskubiko besotik tira egiten dit atzera aitarenak, eta ezkerrekotik aurrera amarenak.

      Argazki horretan bi urteko aldea zuten aitak eta amak.

      Orain, berrogei urte ingurukoa.

      Aita gero eta gazteagoa da, eta ama, gero eta zaharragoa.

      Aita dugu etxeko gazteena. Eta gure ama, gizon gazte baten alargun zahartua.

      Berarekin izandako bi ume zaharren ama.

      pd: Duda bat utzi duzu munduan, aita —beste hainbesteren artean, bat—. Aurpegian zenituen markak sehaskan zeundela arratoi batek koska egindakoak zirela diote zure umetako lagun aitonduek.

Matematikaren poetikaz azaldua: