Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

 

 

 

 

Atletismoko pista atzean utzi eta etxeratuko ninduen bideari jarraitu nion.

      Urrutitik, neure bizitzaren kanpotik bezala ikusi nituen auzoko bizitokietako leihoak, pixkanaka, ausazko sinkroniaz argiztatzen. Geroz eta leiho txikiagoak eta telebista handiagoak dituzten etxeak.

      Etxe orratz bateko bosgarren pisuan bizi nintzen egun eta gau hartan. Kalkulua egina nuen: ehun pertsona inguru ginen etxepean. Herri txiki batean adina; elkar ezagutzen ez genuenak, gehienak. “Gure gizartean, ehunetik batek...” hasten diren azterketa soziologikoetako hainbat kasuk elkarrekin lo egingo genuen arkitektura hostil moduan diseinatu ez, baina azken beltzean halaxe bilakaturiko langile auzoko erlauntza hartan.

      Eta nik ere, orain inoiz arkitekto batek diseinatutako luma-kartoizko maketako edifizioen arteko plastikozko zuhaitz ilara meharraren azpian ezarritako miniatura hura nintzenak, bidegurutze bateraino jarraitu nuen.

      Semaforoaren aurrean gelditu nintzen alde banatan soka motzean bi galgo lotuta zituen andrearekin batera.

      Txakurrek adi-adi begiratzen zioten semaforoari, eta duda egin nuen argi aldaketa interpretatzeko gai izango ziren ala ez. Baietz iruditu zitzaidan.

      Soinu berdea egin zuenean, eskuaren mugimendua sumatu eta, galgo parearen korrikarako ahalmenak berez kale horretako trafikoaren abiadura-muga aise gaindituko bazuen ere, lurrera begiratu eta jabearen pauso indargean abiatu ziren.

      Munduaren ohikotasunari batere onik egiten ez dion tristuraren azpimarratze alferrikakoa iruditzen zait galgo pare nabar, uzkurtu, alderrai haren eta beraien nagusiaren estanpa.

      Grisaren erdian, jardin deitzea esajerazioa litzatekeen belar puskarantz egin zuten bi galgoek. Bertan zegoen beste txakur baten nagusia telefonoaren argitan. Lauhankakoaren obramendua solidoa fortunatu zenez, telefonoa gorde eta poltsikotik plastikozko poltsatxoa atera eta gorozkia batu zuen gazteak. Txakurrek elkarri irribarre keinu ziniko bat egin ziotela iruditu zitzaidan. Anaideia bat. Antistenesen eskola zinikoaren garaipenik behinena.

      Inoiz imajinatu ere ezingo zutena lortua zuten: gizakia makurrarazi eta beraien kaka jasotzera behartu.

      Beste txakur bat zebilen inguruan. Ohartu zenean, ileak harrotu zitzaizkion mokordoaren jabeari. Burua aurreratu zuen, buztan luze batean amaitzen zen bizkarrezurrarekin lerro zuzen perfektua osatu arte. Belarriak atzera bota, sudurra tentetu, eta beste txakurra ondotik pasatzean, ez ikusiarena eginez bezala, marmar kontenitu bat aireratu zuen.

      Bideari jarraitu nion txakurren betiko haserrea gogoan: noiz etsaitu ziren elkarrekin? Zenbat urteko gorrotoa dakarte eta noiz arte luzatuko dute lehia?