Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...
Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke. Olibondoak daramatza kamioi luzeak. Lau olibondo zahar. Bakoitza errafiazko poltsa zuri handi batean, bere sorlekuko 250 metro kubiko —eta nostalgiko— lur karraio.
Olibarik baduten nahiko nuke ikusi. Ezetz esango nuke.
Badakit zerbait olibondoez.
Badira urte gutxi batzuk hamabi jaso nituela oinordetzan.
Hamabi olibondo zahar.
Eta heredatu dut horrekin batera gure garizko aitonak artean gazte zela landaturiko olibondo orduan gazteen itzal denborarik gabea.
Aitonduko zen gizon gazte hark landatutako olibondo gazteak.
Urtez urte, arbolak begiratu, kimatu, olibak batu.
Azken uztak irabazi zion arte.
Hil ondoren ere olibak erortzen zaizkio urtero. Olibondoari.
Eta heredatu dut oliba bakar horien hotza. Eroriaren kolpea. Testigurik gabe.
Kamioiak paisaia transportatzen du, eta paisaiak ni.
Goroldio eta garizkoa naizelako. Garia, olibondoak, gerezia eta almendrondoak.
Beste kamioi batzuekin gurutzatzen direnean, lotuta doazen arren, haizeak adarrak astintzen dizkie. Aitonarekin baino tiorekin, herentziaren transmisio-katearen bitartekoa izan denarekin ezagututakoa datorkit orduan.
Nire bizitzako egun gutxi batzuk pasatu ditut haien bizitzan, eta bizimoduan are gutxiago.
Azkena gogoan dut. Argazkiak ditut egun hartakoak.
Noiz eta nork erabakitzen du, zergatik eta zertarako egunerokoari bat ateratzea? Garai batean, igandeko jantzita onartuko zuten argazkia egitea; baina lanean ez. Egun hartan, ulertu zuen osabak lanari ateratako argazkia zela hura, ez berari. Eta otzan agertu zitzaidan. Berak ere ikusi zuen hostoekin batera haizeak beste zerbait zeramala. Olibondo hura elkarrekin bilduko genuen azken aldia izango zen. Urte hartan bertan salduko zuen, bi olibadiren mantenu lanei handi iritzita. Aitarengandik jasotakoari bakarrik eustea erabaki zuen, niganaino iritsi diren olibondoen bitartekari izateko, hil arte.
Argazkia buruz dakit, neuk atera nuelako.
Hiru bat egun kostunbrista eman genituen sail hartako olibak biltzen. Eskura daudenen adarrak goitik behera igurtziz jetzi, eta goikoak makilaz astindu. Arrantzaleenak diruditen sare zaharretan jausitako azeitunak bildu eta handik zakuetara pasa. Sareek, zakuek, urtetako lanaren orban lehortua dute.
Sarean, ordea, olibarekin batera hostoa dator, eta adaxkak. Hauek eskuz atera, eta hostoak eta olibak geratzen dira. Hurrengo lana, bazkalostekoa, haiek elkarrengandik banatzea da.
Haize arina ibiliagatik, harri koskorrez inguratutako aihen adaxkei su eman eta txingarretan osabak goizean goiz ehizatutako piztia larrutu eta bertan erre duela idazteko tentazioari eutsiko diot autofikzioak hain beharrezkoa duen gezur dosian ez gainezka egiteko. Beraz, egiari zor, harategian erosi ditu arkume saiheskiak.
Bukatzean, pixa egingo du errautsen gainean.
Gizonak piztu eta piztiak itzali duen sua.
Ziertzoa txistuka ari da adarren artetik, bi kubo darabiltza hara eta hona. Bakoitzari harri eta birao erretolika bana sartu dizkio osabak barruan. Ondoren, elkarren kontra pausatutako zakuetatik lehena hartuta kubotik harria atera eta zakua bertan husten hasi da, ia goraino bete arte. Denbora eta ohitura diren eskultore hiperrealistek zapaltzen zuen lurraren antza eman zioten tiori; lur horretan bildutako mahats, oliba, gari eta zainzurietara makurtua. Mahats-andui eta olibondo gerrien eran zimeldutako gorputza eta aiurria: higatu eta gogortua. Haize erauntsi bati aurre eginez dabilenaren pausajean ibiltzen zen.
Bere azkenetan, hankak arrastaka, etxeko pasilloan goldea pasatuko balu bezala ibili ohi zen hara eta hona.
Etxeko ate eta pareta ertzetan hazkatzen zuen bizkarra, piztiek zuhaitzetan egiten duten gisa, basa bizitzatik edo, agian, bakarrik bizitzetik zetorkion keinua.
Haizea bera baino zaharragoa bada ere, eta haize honek betiko lekutik jotzen duela dakien arren, bila dabil. Norantza antzeman duenean, kuboa altxatu du geroz eta beherago duen baina iristea geroz eta gehiago kostatzen zaion lepo ondoraino. Handixetik hasi da hankekin eusten dion beste kuborantz olibak kontu handiz iraultzen.
Batetik besterako tartean, haizealdiak berarentzat hartzen ditu hostoak. Zoru gainean duen kuboan lehenengo erori diren olibek txingorraren zarata egiten dute. Eta gutxinaka, goian duen hosto berdez eta oliba beltzez beterikoa, oliba beltzez betetako ontzi bihurtzen da behean. Oliba kuboa kontu handiz hustu du ondoren, arabiarrez idatzitako gari marka daraman zakuan, arratsalde hartan, olibadi atzetik pasatzen den trafiko hotsari begira, auto beltz bati aurreko kristalean pausatu zaion hosto likatsuari erreparatu gabe.
Liluragarria iruditu zitzaidan metodoa, efikazia, emaitza. Barruak gainezka egiten didan egunetan itsasertzeko haize-kontrako paseoetan beti berritzen zaidana.
Egun, Errepublika garaian oliba izerdiz eta odolez sortutako eihera kooperatiboan, zinta mekaniko batean garbitzen dituzte, ziertzo artifizialarekin.