Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta aurreikusten nuen insomnio gau hari aurre egiteko plangintza martxan jartzen hasi nintzen.

      Ez nuen bakarrik egoterik lortzen etxe huts hartan.

      Ordenagailua eta atzeratutako astekaria hartu eta ohe gainean eseri nintzen.

      Nagiz pasatu nintzen elkarrizketa eta zutabe interesgarri, argazki hunkigarri eta lerroburu supiztaileetatik. Utzi eta ordenagailua ireki nuen.

      Egunkari eta astekari banatara harpidetua nintzen aspalditik. Errealitatera. Azkenaldian, berriz, fikziora. Hiper-errealitatera. Jende helduarentzat umeen lo aurreko ipuinaren efektua duen fikziozko plataforma globaletako telesailen kontsumora.

      Zeure bizitzaren antzekoegia daraman pertsonaia horrek ere —polizia batek, esate baterako— alegiazko egoera intimoetan okerreko erabakiak nola hartzen dituen ikustearen enpatiaz, eme sendo eta ilehori horri begiz eta mihiz jaten dizkiozun titi-punten desiraren lanbroan eta kuleroen azpian igurzten duzun zeure klitori puztu eta bustian hondoratzen zara.

      Gau horretan, desiotik baino farmazeutikotik gehiago duen lorazepam naturala ere sortzen omen duen orgasmo sakon eta bakartian, bi egunetarako zaurira heltzen ez den min arin bat utziko dizuna.

      Loak hartu aurreko infidelitate usain mikatz arineko segundoetan, gure ohean ikusi zintudan sustraien eran barreiatutako ile kizkurraren azpian, ahuspez, lurrari helduta bezala, lo. Milioika kilometrora sortu den izarretako lurrikararen ezjakin, hiriko zirkunbalazioko ibilgailu bakanen argi gorri eta zuriak itzulinguruka dituzula, gure etxetik seiehun metroren irian eraikitako lantegi petrokimikoaren balizko leherketa baten alerta toxikoaren protokoloan duzun fedearen bermeaz, seko lo.