Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Pisu jaurtiketaren teknika greziar garaiko harri jaurtiketatik dator.

      Pisua ahalik eta urrunen botatzeko, berebiziko garrantzia du kokaleku egonkor eta ekilibratu batetik abiatzeak, oinaz jaurtiketa eremuaren ertzik zapaldu gabe. Ezinbestekoa da, halaber, hiru atal desberdintzea: jaurtiketaren eremua, erorketarena eta segurtasun eremua.

      Modalitate honetan bi teknika nabarmentzen dira: jaurtiketa zuzena eta errotaziozkoa (zurea, gauzei mila buelta eman ondorengoa).

      Jaurtiketa zuzena errazagoa da.

      Errotaziorako ezinbestekoa da atleta orekatua egotea, teknika honekin nulu asko gertatzen delako. Eta hala dira jaurtitzailea bere eremutik ateratzen delako —paperak galtzea ere esaten zaio—, edota pisua ez delako erori beharko lukeen eremuan erortzen —ez dagokionari min egitea ere esaten zaio—.

      Neska gaztea sarearen barrualdeko porlanezko zirkuluaren erdian zegoen, eta pisuaren metafora, kasu honetan, burdinazko bola beltz huraxe zen, munduko materiarik hauskorrena balitz bezala lepoaren eta eskuaren artean goxo heltzen zuena.

      Ezkerreko besoa zabalduta, perimetroa garbitu du neska gazteak, inguruan leudekeen guztiei alde egiteko esango balie bezala. Orduan hasi da biraka. Eta hain ezaguna zaizun inertziaren indarraz, baina kasu honetan bere alde baliatuz, bueltaka ekin dio eta bola beltza berun koloreko zeruaren kontra jaurti du. Ozta-ozta eutsi dio, baina ez du oinarekin jaurtiketa eremua pasatu.

      Begiekin jarraitu dio pisuari eta, azken urtean metro erdi bat irabazi badu ere, ez zaio aski urruti irudituko. Zuri ere ez.