Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

1732 (1773)

 

Nire bizitza bi aldiz itxi zen itxiera aurretik —

Ikusteko dago

Hilezkortasunak agerrarazten didan

Hirugarren gertakizun bat.

 

Lehenago bitan gertatutakoak

Bezain handia, bezain bururatu ezina.

Partitzea da zerutik dakigun bakarra

Eta infernutik behar dugun guztia.