Aurkibidea
Aurkibidea
581 (436)
Inoiz izan dudan pentsu bakoitzeko
topatu ditut hitzak — Bat izan ezik —
Eta hau — dut nik erronka —
Esku bat ahaleginduko balitz bezala
Iluntasunean bizi diren — Arrazei —
Eguzkia marrazten — Zeurea — nola hasiko?
Dirdaia erakuts daiteke Gorrimin bidez? —
Edo eguerdia — Anil kolorearekin?