Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

547 (648)

 

Hilzorian den baten begia ikusi dut

Gela osoa behin eta berriz arakatzen —

Lanbrotsuagoa bilakatzen zitzaion

Zerbaiten xerka — bazirudien —

Lanbrotsuago bilakatzen zen zerbaitena —

Eta gero — Lainoa bezain ilun —

Eta gero — Itzalean iltzatuta —

Argitu gabe zer ote zen

Ikustea hainbeste merezi zuen hura.