Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

605 (513)

 

Armiarmak Esku hautemanezinekin

Zilarrezko Pilotari eusten dio —

Eta Bere buruaren jiran dantza leunean

Perlazko Haria du — askatzen —

 

Hutsetik hutsera da aritzen —

Lan ganoragabean —

Gure tapiza bereak ordezkatzen du —

Erdi denboran —

 

Ordubetean bikain landu ditu

Argizko Kontinenteak —

Gero etxekoandrearen erratzetik dilindan —

Armiarmaren muga — ahantziok —