Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

1278 (1225)

 

Mendiak altxatu ziren Lainoan —

Ibarrak behean gelditu etenda

Eta Ibaia eta Zerua

Handik hona edo zain, nahieran.

 

Atsedenean zetzan Eguzkia —

Suzko bere zereginak doi bat

Begien bistatik erretiratu ziren —

Ilunabarrak Gailurra printzaz jantzi zuen,

 

Eszenario gainean hain goxo

Zen erori Arratsaren Ekitaldia,

Sentitu genuela Ikusezina delakoa

Zeinen genuen hurbileko.