Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

949 (1068)

 

Argiaren azpian, oraindik beherago,

Belarraren eta Lohiaren azpian,

Kakalardoaren Gordelekuaren azpian,

Hirustaren sustraiaren azpian,

 

Besoa iristen den baino harago,

Nahiz eta Erraldoi batena izan,

Eguzki izpia iritsi baino harago,

Nahiz Egun bakoitzak urtebete iraun.

 

Argia baino urrunago, oraindik urrunago,

Hegaztiaren Arkua baino urrunago —

Kometa isatsa baino urrunago —

Munduaren Burua baino urrunago,

 

Irudimenak posible duen baino harago

Misterioak ezagutu Lurretik harago —

Aineza Orbita batez zeharka

Hildakoen eta Gure arteko Aldea!