Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

1114 (974)

 

Inoizko Suterik handiena

Arratsaldero gertatzen da —

Ez du inor, deskubritzean, harritzen —

Inor beldurtu gabe hedatzen da —

Ekialdeko Hiri bat errausten du

eta inork ez du Alarmarik jotzen,

Hiria berreraikiko da Egunsentian

Suaren bazka izateko berriro ere.