Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

1099 (1107)

 

Kapulua dut estu — Koloreak eragozpen —

Airearen grinaz nago —

Hegal ahalmen apalak du

Nire soinekoa doilortzen —

 

Tximeleta-indarrak behar du —

Hegal egiteko Gaitasunak

Maiestatezko Zelaiak

Eta Zeruan Hegaldiak dakartza.

 

Beraz Zantzuaren aurrean asaldatu behar naiz

Eta Sinboloa kalkulatu

Eta akats asko egin, azkenean

Giltza jainkotiarra erdiesten badut —