Aurkibidea
Aurkibidea
486 (473)
Etxeko ezdeusena nintzen —
Gelarik txikiena hartu nuen —
Gauetan, nire Argiontzia, Liburu bat,
Eta Geranio bat.
Isurtzeari uzten ez zion Menda
jaso ahal nuen, eroso jarriz gero
Eta Saskia besterik ez.
Utzidazu pentsatzen — bai, ziur naiz —
ez zegoela besterik.
Ez nuen hitzik esaten — galdetu ezean —
Eta orduan ere — labur eta apal —
Ezin nintzen — ozenki — bizi —
Hainbeste ahalketzen ninduen Zalapartak —
Eta hain urruti ez bazen ere —
Nire ezagunetako batek
alde egitean — askotan uste nuen —
inor ohartu gabe — hil nintekeela —