Aurkibidea
Aurkibidea
285 (256)
Txantxangorrienean — hazi naizenez —
Txantxangorria dut Musikarako Irizpidea —
Baina kuku jaio izan banintz —
Horren arabera izanen nire iritziak —
Etxeko Odak — gobernatzen du Eguerdia —
Urrebotoia, loreetan nire gutizia —
Gu baratzean ernatu ginelako —
Baina Britainiar jaio izan banintz,
Margaritari muzin egingo nioke —
Intxaurra baino ez da — Urrirako egokia —
Erortzean Urtaroek
Laster egiten baitute — hala irakatsi zidaten —
Elurraren Margolanik gabe
Negua gezurrezkoa litzateke — niretzat —
Ingalaterra Berrikiro — dakuskit nik gauzak —
Erreginak, nik bezala, baserritarkiro —
arrazoitzen du —