Aurkibidea
Aurkibidea
328 (359)
Bidexkan behera txori bat —
Nik begipean — hark jakin ez —
Zizare bat orduan erdibitu du
Eta gaixoa du, gordinik, irentsi
Eta gero ondoko belar hostotik
Ihintza edan du —
Aldamenka jauzi egin Hesiraino
Kakalardo bati bidea emateko —
Inguruko guztia arakatu du
Begi ongi arinez —
Iduneko baten Ale izutuak, pentsatu nuen —
Buruko Belusa astindu zuen,
Zuhur, arriskuan denaren moduan,
Ogi apurrak eskaini nizkion
Eta lumak harrotu zituen
Etxera zezaten, hegan —
Arraunak urak zatitzean baino arinago,
Zilarreztatuegiak josita egoteko —
Edo Tximeletak baino, Egunaren ertzetik
Murgiltzean, igerian zipriztinik gabe.