Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

754 (764)

 

Bazter batean — zetzan nire Bizitza —

Arma kargatua — harik eta Jabea hortik

Pasa zen Egunera arte — ezagutu Ninduen —

Eta Berarekin eraman.

 

Eta orain Baso Subiranoetan herrari goaz —

Eta Oreinaren ehizan gabiltza —

Eta mintzo naizen aldiro Haren izenean —

Gertu darantzute Mendiek —

 

Eta nik irribarre egin eta argi abegikor batek

Argiztatzen du berehala Bailara —

Vesubio baten aurpegia iduri —

Beren pozaren erakusgarri.

 

Eta Gauez — gure Eguna onik eginik —

Nire Jaunaren Burua babesten dudala —

Beraren etsai baten buruko malgua —

Ahate lumakoa — konpartitu izan banu —

 

Baino hobea da — Etsai itsua ni —

Ez da berriro higatuko

Nire begirada beilegi — edo Erpuru enfatikoa

Zuzentzen diodan hori —

 

Bizi ahal banintz ere — Bera baino luzeago

Bera biziko da luzeago — Ni baino —

Nik badudalako erailtzeko ahalmena,

Hiltzearen ahalmenik — gabe.