Aurkibidea
Aurkibidea
280 (340)
Burmuinean Hileta sentitu nuen,
Ahaideak joan-etorrian ari ziren
Herrestan — herrestan — harik eta
Adimena urratu bide zen arte —
Eta denak eseri zirenean,
Otoitz bat — Danbor bat iduri —
Jo eta jo hasi zen, nire Burua
Lokartzen zela uste nuen arte.
Eta orduan kutxa jasotzen entzun nituen
Eta nire Ariman zehar kirrinka egiten
Berriro betiko Bota Berunezkoez —
Gero, Espazioak errepikatu zuen,
Zeruak oro kanpaiak balira bezala,
Eta Existentzia belarria besterik ez,
Eta Ni — eta Isiltasuna — Arraza
bitxi eta bakartia — Toki honetan lur jota.
Eta ondoren Arrazoimenean Ohol bat urratu
Eta ni erori — eta erorian — hasi nintzen —
Eta murgilaldi bakoitzean Mundu bat topatu nuen
Eta — orduan — utzi nion ulertzeari.