Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

389 (547)

 

Heriotza bat gertatu da Aurreko Etxean,

Gaur bertan izan da —

Jakin dut, horrelako Etxeek — beti —

duten aire goibelagatik —

 

Auzokideen hara-hona asaldatua —

Medikuak — alde egin du —

Leiho bat ireki da leka baten antzera —

Brauki — mekanikoki —

 

Norbaitek lastaira bat bota du —

Haurrak korrika pasa dira aurretik —

Beren baitarako ea hor etzanda — hil den —

Nik galdetzen nuen moduan — txikitan —

 

Apaiza — nabastarrez sartu da —

Etxea Berea balitz bezala —

Eta — orain — Mindun guztien Jabea

Balitz bezala — bai eta Haurrena ere —

 

Eta gero meztitzera datorrena —

eta Lanbide ikaragarriko Gizona —

Etxearen neurriak hartzeko —

Segizio iluna egongo da —

 

Gurdi — eta Xingolekin — laster —

Sinboloa bezain erraza da —

Herri txiki batean —

Zer gertatu den asmatzea —