Aurkibidea
Aurkibidea
333 (379)
Belarrak du hain egiteko gutxi —
Berde hutsezko biribila —
Tximeletak hazi eta
Erleak entretenitzea ez besterik —
Eta Haizeek hurbiltzen dituzten
Doinu ederrekin egun osoan dantzatu —
Eta eguzkiaren izpiak altzoan eutsi
Eta guztiaren aurrean makurtu —
Eta gauak Ihintz Perlak josiz eman —
Eta Dukesa bat arruntegi
Uzteko moduan apaindu
Elkarren ondoan suertatuz gero —
Eta are hiltzen denean ere — Usain
Hain zerukoetan Mundua utzi —
Lurrean zabaldu espezia apal edo
Nardo zimeltzen hasitakoen eran —
Eta gero Berebiziko Mandioetan bizi —
Eta Egun joanekin amets egin.
Belarrak du hain egiteko gutxi,
Belar izpi bat izan nahi nuke —