Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

324 (236)

 

Igandea batzuek Elizara joanik gordetzen dute —

Nik Etxean geldituta gordetzen dut —

Kardantxilo batekin koroaren orde —

Baratze bat kupulatzat —

 

Batzuk igandeetan Eliz atorran dabiltza —

Ni, berriz, hegalez jantzirik —

Eta Ezkilez Mezetara deitu ordez —

Geure Sakristautxoak — kantatzen du.

 

Jainkoak, apaiz ohargarriak, predikua egiten du —

Eta haren sermoia inoiz ez da luzeegia,

Horrela zerura amaieran joan ordez —

Etengabe ari naiz zerura joaten.