Aurkibidea
Aurkibidea
506 (349)
Ukitu ninduen, beraz bizi naiz
Jakitearren halako egun batean, baimenaz,
Haren bularra haztatu nuela —
Toki mugagabea iruditu zitzaidan
Eta isila, itsaso lazgarriak
Errekei atseden ematen dien moduan.
Eta orain ez naiz lehengo bera,
Goi arnasa hartuko banu bezala —
Edo Errege baten Tunika ukitu —
Hala nire oinak ere, alderrai hainbeste ibiliak —
Eta nire Ijito aurpegia — Omen eztiagoan —
Antzaldatua orain —
Portu honetan babes baldin baninteke,
Rebeka, Jerusalemera,
Ez litzateke xoratuago itzuliko —
Persiarrak ere ez luke bere santutegian
Bere eguzki inperialera Gurutzearen irudia
Hain asaldatuta jasoko.