Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

613 (445)

 

Prosa barruan itxi ninduten —

Haurtzaroan Armairuan

Sartzen ninduten modu berean —

“Geldirik” egon nendintzat —

 

Geldirik! Nire buru barrura begiratu

izan balute — hura iskanbila —

Hobe zuten txori bat goi traiziogatik

Kondenatu balute — Txakurtegira —

 

Txoriak nahikoa du desira

Eta Izarrak bezain aise

Ezeztatuko du Gatibualdia –

Barre eginez — nik dagidan bezala —