Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

537 (631)

 

Egiaztatuko dut orain — Dudarik duenak

Geldi nazala egiaztatzetik — orain —

Utzi alde batera — Eskrupuluak! Heriotzak

Ez du Aukera askorik ematen —

 

Ibaia Oinetaraino iristen zait —

Oraindik — Bihotza lehor dut —

Oi Maitea — Bizitzak ez ninduen limurtu —

Ahalko luke orduan — Heriotzak? —

 

Ibaia Bularreraino iristen zait —

Oraindik — Oraindik — Eskuek altxatuta

Aitortzen dute Indar hondarrekin —

Ezagutzen duzu Maitasuna?

 

Ibaia Ahoraino iristen zait —

Gogoan har — Itsasoak begi

Egarriok irensten dituenean — azkenera arte —

Haiek Zure irrikaz — izan zirela!