Aurkibidea
Aurkibidea
465 (591)
Euli bat entzun nuen burrunba — hil nintzenean —
Gelako Baretasuna
Bi Ekaitzaldiren arteko —
Airearen Baretasuna bezalakoa zen —
Begiak inguruan — malkoez lehor —
Eta Arnasari eusten zioten denek
Azken Oldarrerako — Erregea
Agertzerako — behingoz Gelan —
Nire Oroitzak oinordetzan utzi nituen — nitaz
Esleitu gabe zegoen zatia
Laga nuen — eta orduantxe
Euli bat sartu zen tartean —
Burrunba Urdin — lauso sigi-saga horrekin —
Argia — eta nire artean —
Eta gero leihoak itxi zituzten — eta gero
Ez zegoen ikusteko ikusterik —