Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

1104 (1104)

 

Kilkerrek kantatzen zuten

Eta sartzen ari zen Eguzkia

Eta Langileek banan-banan

Amaitzen zuten Egunaren Jostura.

 

Erlea desagertua zen Eszenatik —

Eta Espezie galduak bezain urruna

Eta zurrumurru bat bezain zalantzatia

Zegoen Eguerdiaren Jendetza —

 

Belar apalak ihintzaz gainezka egin zuen

Ilunabarra, kapelua eskuan,

Arrotz nahasi eta adeitsu bat bezala,

Joan ez joan gelditu zen.

 

Itzeltasun bat etorri zen, auzoko bat bezala,

Jakinduria bat, Aurpegirik, Izenik gabea,

Baretasun bat, Etxeko Hemisferioen gisakoa,

Eta Gaua gertatu zen.