Lotan
Lo egin du eskuen gainean.
Harri batean etzanda.
Bere oinen gainean.
Beste norbaiten oinen gainean.
Autobusetan, trenetan, hegazkinetan.
Guardian zela.
Errepide bazterrean.
Sagar zaku baten gainean.
Ordainpeko komun batean.
Belar metan.
Superdome estadioan.
Jaguar batean eta furgonetaren gurdian.
Lo egin du antzokietan.
Espetxean.
Txalupetan.
Lo egin du bordatan, eta behin batez,
gaztelu batean.
Euripean egin du lo.
Eguzki galdatan.
Zaldi baten bizkarrean.
Aulkietan, elizetan, hotel dotoreetan.
Sabai arrotzen pean lo egin du bizitza guztian.
Orain lurpean datza.
Lo eta lo, betiereko loan.
Errege zahar bat bezala.