Poesia kaiera
Poesia kaiera
Raymond Carver
itzulpena: Harkaitz Cano
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-56-3
Raymond Carver
1938-1988
 
 

 

Kolpe zorrik jo gabe

 

Gela barrura so naizela,

hara zer ikusi dudan oraintxe:

nire aulkia bere lekuan, leiho ondoan,

liburua ipurdiz gora mahaian zabalik.

Zigarroa leihoko arasan,

hautsontzian bere kasa erretzen.

Beti gaixo itxurak egiten!, oihukatzen zidan osabak

aspaldi urrunean. Arrazoi zuen.

Denboratxo bat apartatu dut gaur ere,

egunero bezala, deus ez egiteko.