Poesia kaiera
Poesia kaiera
Raymond Carver
itzulpena: Harkaitz Cano
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-56-3
Raymond Carver
1938-1988
 
 

 

Bolante parean edaten

 

Abuztua da eta ez dut

sei hilabetean liburu bat bera ere irakurri,

Caulaincourt delako baten Moskutik erretira

izeneko zerbait salbu.

Hala ere, zoriontsu noa

anaiarekin errepidean

Old Crow pinta bat edaten.

Ez daukagu helmuga jakinik,

gidatzea besterik ez.

Begiak itxiko banitu une batez

galdurik nengoke, baina

pozarren etzango nintzateke betirako lo

errepide ertzean.

Erne egoteko ohartarazi dit anaiak ukondoaz.

Zerbait gertatzera doa edozein unetan.