Lan bila
Beti nahi izan dut errekako amuarraina
gosaritan.
Bat-batean, ur-jauziraino doan
beste zidor bat topatu dut.
Presa daukat orain.
Esnatu,
esan dit emazteak,
ametsetan ari haiz.
Baina zutitzen saiatu naizenean,
aldaroka hasi da etxea.
Nor ari da ametsetan?
Eguerdia duk, esan dit.
Zain dauzkat zapata berriak ate ondoan.
Distiratsu daude.