Poesia kaiera
Poesia kaiera
Raymond Carver
itzulpena: Harkaitz Cano
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-56-3
Raymond Carver
1938-1988
 
 

 

Emakumea bainua hartzen

 

Naches ibaian. Ur-jauzien azpian.

Hogei miliara dago gertueneko hiria. Eguzki izpiak

lodi diren egun horietako bat,

maitasunaren usainekin astun.

Zenbat denbora daukagu?

Zure gorputza, Picassoren zehaztasunaz,

mendiko brisaren pean lehortzen.

Nire barruko kamisetarekin

xukatu dizkizut bizkarra eta gerria.

Puma bat da denbora.

Arrazoirik gabe barre egin dugu,

eta bularrak ukitu dizkizudanean,

txundituta geratu dira

baita katagorriak ere.