Beti zerrendako lehena zaintzen
Bost egunetarako kanpoan zarenez
nahi adina zigarro erreko dut orain,
nahi dudan lekuan. Opilak egin eta
marmelada eta xingarrarekin jango ditut.
Bertan goxo. Kapritxoak baimenduko dizkiot
nire buruari. Hondartzan osteratxoa,
gogoak ematen badit. Eta ematen dit, bakarti
eta gazte nintzen sasoiaz pentsatzeko gogoa.
Burua galdu arte maite izan ninduten.
Baita nik haiek ere, beste guztien gainetik.
Bat salbu. Esaten ari ez naiz ba, nahi dudan
guztia egingo dudala kanpoan zauden bitartean!
Baina bada egingo ez dudan gauza bat:
ez dut gure ohean lo egingo zu gabe.
Ez. Hori ez dut gustuko.
Gogo santuak ematen didan lekua hautatuko dut.
Kanpoan zaudelako besarkatu ezin zaitudanean
gusturen lo egiten dudan txokoa.
Nire estudioko sofa apurtua.