Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

ITXURAK

 

 

honek irribarrea ematen du

baina izan habe elektrikoa da

honek intxaur azala dirudi

eta garbigailuaren atea da

honek lo-kanta itxura dauka

baina txindurri baten sei hankak dira

paper gainean harramazka

honek hondartza ematen du

honek ekaitza dirudi

honek igande itxura dauka

eta zeu zara 42 urte geroago

 

honek maitasuna ematen du

baina kamera aurrean paratutako

hosto gorri pila da

 

dena ez da nahasmena hala ere

dena ez da landura

inoiz ahoak egia bat urratzen du

eta zaurien ezpainetatik mintzo da

denborarekin disputan

 

dena ez da ez dena

dena ez da landura

honek jolasa zirudien baina

hau gure bizitza da