HAIZETAKOA
landurak hartu
autoaren haizetakoaren antzera
dena lausoak estali aurretik
zugana noa,
zer dira ba hauek dardara aireok
eta beldur printzak
ez daukat soluziorik,
gorputz hau
irteera argirik gabeko
antzoki bihurtu zela urte asko da,
komunitate izatearen aringarri
erdia soilik eskain diezazuket:
tarteka bisutsa eta ekaitza
eta inoiz oinetako bustiak
edo lekako indabentzat
sapailo bazter bat
biok dakigun gauza da,
eta hala ere esan beharra