Euri kontuak
Euri kontuak
1999, narrazioak
176 orrialde
84-86766-96-6
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 
Euri kontuak
Jose Luis Otamendi, 1999
kritikak:
Sentimendua, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2000-01-29
«Testu gehienak tristeak dira; sentimentu hits eta goibela islatzen dute. Badira pare bat baino gehiago tragikoak direnak, hasieratik bukaeraraino. Ukitu kafkiarrik ez zaie falta, gainera. Baina badira ere poemak direnak».
Minaren mapa, Markos Zapiain, Euskaldunon Egunkaria, 2000-03-04
«Zeure bizitzan gauza handirik ez bada gertatzen, eta lanbidearen erruz behartuta bazaude entzuleen arreta zeureganatzera, ez da irtenbide txarra euri kontuok zeuri gertaturikoak balira bezala kontatzea».
Euri kontuak, Juan Luis Zabala, Administrazioa euskaraz, 2002-07-01
«Idazlearen barru-barrutik idatzia eta irakurlearen barru-barrura hel dadin landua, liburu gutxitan aurkitu ditut nik literaturari maite dizkiodan dohainak Euri kontuak liburuan bezain ondo uztartuta».
Euskal gatazkak, Aritz Galarraga, Argia, 2011-09-25
«Elkarrizketa batean irakurri nion behin poesian jarduten zuela erosoen. Narraziogintzara jauzi txikia egin duenean, ordea, airoso aritu da oso. Eta eskuartean zer duen jakin gabe, errepikatzeko modukoa iruditu zait esperientzia narratibo hau. Lehen bezala orain, herri-saminaren poeta finak behar baititugu behar, baita prosan ere».
Euri kontuak, Asier Sarasua, Eibartik, 2014-01-04
«Azpimarratzekoa da hizkuntza estilo propioa sortzeko egindako ahalegina. Tira, ahalegina ez ezik, baita lorpena ere: aberatsa bezain doia, dotorea, lexiko landuduna, adjetibazio ugarikoa... Larregikoa, apika, baina berea eta lortua».