Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

HONDAMENAREN ERDIAN

 

 

desio arinak bridatzeko

tenorea dela diote

drama handien aroa

 

hainbeste urtez bizi izan naiz

bete-beteko aserik ez dela jakinda,

lotzen saiatu behar nuke

grina apetatsuak fantasiak

on aldiko begitazioak

 

goizean beira ostetik begira

sumatu dut itzal bat

errezelak hego zauritu antzera

egin du doi-doia albora,

laugarren estaitik

bisaia baten soslaiak zelatatu nau

eta itsumustuan gorde da

 

uste dut izarrek badutela lengoaia,

mirespenaz hara ordea

bestelako ahaleginak behar dira

alfabetatzeko kode ezkutuetan,

ekinago behar nuke izan

badakit, zuhaitzen gerriak ferekatuz

trebatzen da amodiorako ukimena

 

hatz mamiak kutsatzearekin

eskuak azalera pozoituetatik

ezin ditudala kendu

egiten dut ametsetan,

jaioberrien, hil hurren direnen

adimendura doakit gogoa ihesi

murmur zital honen airean

 

hala ere norbera izaki garraio gaia,

komeni da aldi batez beste inor izatetik

zeure baitara erdi onik itzultzea