Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

BESTE ALDI BAT

 

 

etxeratze agindu pean

hainbeste jende dena batera

egon al da inoiz munduan

 

haurren algararik gabe kaleak

balkoi-leihoak mukuru

zeruek hegazkinak eskas

 

jendea bakarrik hil da

gertukorik gabe eman zaio lur

agurraren burkorik ez

 

estatua jarri da

espazio eta denbora sozialaren

jabe bakar

 

geroztik esperantza

galdu izanaren kalteak

ebaluatzeko lanean ari gara

 

agurraren burkorik gabe

gure bizkarrean tanpez zarratu da

aro baten atea