MUSUA
istilak ari dira ordu eragabeak jotzen,
bi koilarakada egunsentirekin da aski
dena bihur dadin
herri setiotik askatu berri
ez dago presatu beharrik
maitasunez hiltzekotan ordea
hobe arkeologoak sartu aurretik,
bestela edozein unetan edozein tokitan
hasiko dira abisurik gabe
desbideratzen trafikoa
goiz ederrenaren aurrerakin gisa
gerezi txortenek hodei nanoak dakartzate dindilizka
hondartzaren aho irriberaren aurrean,
hori zait arrazoi nagusi
zure ezpainen altzoan nahi izateko akanpatu
gutxienik iritsi arte medikuaren hurrengo txanda
eta kaio hanka horien karranka
iltze okerren herdoil hotsez
datorkit eztarrian gora:
gora euskadiko langileria
gora euskara batua
gora euskadi askatuta
orain egia behar dut:
azken zorion-testak zuri zer eman dizu