SAGARRA JAN BITARTEAN
zer musika joko ote du haizeak
ozeano erdian landatu
zuhaitzen hostoekin,
batzuetan egiten dut
hari adi jartzeko ahalegina
eta entzutea iruditzen zait
inoren haurtzaroko aireak
egun egin berri berdintsu bat
eskaini dit okindegiko andreak
eta aparteko pozik gabe
baina nik egin diot hartu,
joko etxeen iragarki
eta kriptomoneten
mezuen kitzikapean
bere bidean badoa goiza
beldurrez nago
jakin gose urduri batez:
agian hauxe izango da
abagune aproposa
edozein irabazi asmoren aurka
munduan diren
paradisuetako hesien gainetik
antolatzeko ihes masiboa
nork daki zer etorriko den,
hala ere eder iritzita
dirua inporta ez zitzaigun
arratsalde haietan
gauza txikiengatik
nola sufritzen genuen
ez nuke egundo ahaztu nahi
landuraren beste aldean
elkar besarkaturik
asmatzera egiten genuen
etorkizun haren puskak
ez dakit ez garen hasi
bigarren aldiz
bizitzen orain