Landura
Landura
2022, poesia
96 orrialde
978-84-17051-92-1
Azaleko irudia: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

SARBIDEAK

 

 

neke egin zaio gelan sartzea gaur eguzkiari

eta tarteka makinek eskaintzen didaten

espazioan oskoldu izaten naiz:

garbigailua lisaburdina sakelakoa

 

eguneroko mekanika da norbere baitatik irten

eta besterenean ostera egitea:

birusaren udalehen isiotu berria

xeraz inguratu zait iraganaren bengala artean,

etxekoen portaerak eta ebazten

zailak zaizkidan bestelako ekuazioek

edozein txokotan galkatzen didate gogoa

 

iluna hasi da barrunbeak hartzen,

hiru pertsona ez beste munduko biztanle guztiak

gure etxeko hegalpetik kanpo dira:

zorabioa eragiten didan pentsamendua da

gobernuen diru kontuak edo

baso borealen aurkintza aurresentitzea bezala

 

bakun metagarri aldakor gara,

barrutik irteteko teknikak hobetu nahi ditut

hiru laguneko gizateria baten

lorpenek hertsaturik

tristuran erroiztuta ez jotzeko behea

 

eguzkia joan da bere amagana eta

lo aurreko unean hozbero aldaketak eragin

malenkonia eite baten landura petik

saltoki bateko izoztuen saila loratu zait

 

itzalitako mundu bati begira

joko hau zertan den berri ikasi nahi du bihotzak,

eta emozioen ordena baten galdez hor datoz atzera

sakelakoa garbigailua lisaburdina