Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

28. agerraldia:
Akelarrea eta Iñakiren azken gutuna

 

IÑAKI (gutuna irakurriz): Kaixo, Maria del Carmen Esperanza Alejandra de la Santisima Trinidad Martinez-Bordiu y Franco. Ni Iñaki naiz: i-ña-ki, besterik gabe. Ospitaleko itxarongelan ikusi zintudan, aldizkari batean. Zu txerriaren biloba zara. Joxanek esaten zuen zure aitona txerri handi bat zela. Eta mediku bati entzun nion zure aitonak erosiko zuela ospitalea, baina ez du erosi eta hori oso gaizki dago. Esaten dena egin egin behar da, ze, bakoitzak egin behar dio aurre bereari. Nire ama kartzelan dago. Zu egon zara inoiz kartzelan? Ba, egon beharko zenuke. Gillermo, Gillermo pailazoa da, ba, Gillermo eta biok antzerki bat prestatzen ari gara eta kartzelan edo ospitale batean ez bazaude ez duzu ikusiko. Gustatuko litzaidake kartzela batera joan eta zu han ikustea. Ez dakit esan dizudan baina Joxanek burdina puxka bat zeukan buruan eta hil egin da. Nik leuzemia daukat eta bizirik nago. Horregatik idazten dizut gutun hau. Horregatik eta Joxanek eman zidan zerbait eman nahi dizudalako ze, Joxan asko gogoratzen zen zutaz eta zure familiaz. Burdina puska bat baino ez da, baina zeuri itzultzea pentsatu dut. Zure aitonarena zen.

 

(Katarsi bat: ihauteri, akelarre, hileta basa bat.)

 

Amaiera