Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

14. agerraldia:
Gabon afaria

 

(Urtezahar gaueko afaria antolatu dute iñaki animatzeko. joxan, iñaki, pailazoa, miguel, zebra emakumea eta kristina eszenaratzen dira.)

 

JOXAN (kantuan): “Heldu dok gabon mutilok, preparau ardau zaharra! / Jan daigun meza ostian, kapoiaren iztarra. / Joik Txanton dantzan ein daigun besarteko kittarra. / Indar gehijjaugaz goiazak jai ostian gerrara!”

 

DENEK: “Joik Txanton dantzan ein daigun besarteko kittarra. / Indar gehijjaugaz goiazak jai ostian gerrara!”.

 

(pailazoak ingurua alaitzen du.)

 

JOXAN (zebra emakumearen gurpildun aulkia dantzan ipiniz): “Behin batian, Loiolan, erromeria zan. / Hantxe ikusi nuen neskatxa bat plazan, / txoria baino ere arinago dantzan. / Huraxe bai polita, han politik ba zan!”.

 

(Denak festa giroan dabiltza.)

 

PAILAZOA (erlojuari begira): Ei! Bost minutu! Bost minutu bakarrik falta dira kanpaietarako. Xanpainaren bila noa.

 

JOXAN: Ei! Hau festa bat da! (Kantuan hasten da) “Hator, hator, mutil etxera, gaztaina zimelak jatera...”.

 

(urtzik, mahaian isil-isilik dagoela, zutitu eta oihu egiten du. Eta mahaia botatzen du.

Denak isilik geratzen dira urtziri begira.)

 

PAILAZOA: Nooor etorri daaaaa?

 

(Denak isilik, pailazoari buruz itzultzen dira orain. urtzi badoa.)

 

MIGUEL: Gabon.

 

JOXAN: Gabon.

 

(Bakoitza bere aldetik doa. pailazoa eta zebra emakumea bakarrik geratzen dira. pailazoak numero bat egiten du, baina zebra emakumeak ez du erreakzionatzen.)

 

KRISTINA: Gabon.

 

IÑAKI: Gabon.

 

(miguel itzultzen da eta zebra emakumea darama, eskuko bozina joka. pailazoa bakarrik geratzen da. Jarraian, badoa.)