Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

19. agerraldia:
Joxan umetan

 

(joxanen umetako amets-oroitzapena azalduko da agerraldi honetan. Amesgaiztotan dabil joxan.)

 

JOXAN: Aoeh!

 

(Ilun dago eta ahotsak entzuten dira.)

 

AHOTSAK: Hemen, hemen. Shhhh!...

 

JOXAN: Goizan, goizan! Goizan barrure.

 

ARREBA (ikaratuta): Baine... dana ilun-ilun jak!

 

JOXAN: Zer guron ba! Kobazulue don...

 

ARREBA: Ni banajoiek etxa. Kobazulu peligrosu de...

 

JOXAN: Baina nora jung’haz. Itxain apur bat. Ixilik!

 

LAGUNA 1: Ei, ei, ei... Hamen beste bide bat da.

 

ARREBA: Aiaiaiaiaiai...

 

JOXAN: Baine zeaittik billurtz’az? Trankil!... Etorri hametik.

 

LAGUNA 1: Joxi, Joxi. Itxaidak neuri apur bat. Higaz najoiek.

 

JOXAN: Ez, Loren. Itzi neuri bakarrik.

 

LAGUNA 1: Ez. Neu’pe jun gure juat.

 

JOXAN: Bale, bale. Guezak bixok. Baina neu bajauko nok aurretik, bale?

 

LAGUNA 2: Banajoiek neu be.

 

ARREBA: Ni ez bakarrik itzi, e...

 

LAGUNA 1: Ei, ei!... Ez ebatu!

 

JOXAN: Benga. Goizan!

 

ARREBA: Kontuz hor, Joxan. Hor ez dok ezebe ikusten.

 

JOXAN: Ei! Beitxu hamen... Zer da hau?

 

LAGUNA 2: Ze topau’ok?

 

JOXAN (eskuetan hartuz bonba): Geldik hor. Zuek geldik hor. Hartu eingot.

 

LAGUNA 1: Ixilik! Shhhh… (Isiltasuna)

 

ARREBA: Joxan? Ondo hago?

 

JOXAN (eskuetatik jausten zaio bonba): Gjh!...

 

(Eztanda egiten du.)

 

LAGUNA 1 ETA 2: Joxan! Joxan!

 

ARREBA (deika, laguntza eske urrunduz): Aita! Ama! Joxan kobazulun sartu da ta zoze topau dau ta esplotau eitza!...

 

(Operazio gelara itzultzen gara, iraganean beti.)

 

JUANJO’: Hau betekada... Gehiegi bazkaldu dot gaur.

 

KRISTINA’: Zuk bai suertie! Nik egun bi daroadaz baraurik.

 

JUANJO’: Eta? Zer deukogu hemen?

 

KRISTINA’: Kraneotomia bat. Metal bat erauzi behar deutsagu.

 

JUANJO’: Metal bat?

 

KRISTINA’: Bai, antza...

 

JUANJO’: All iron? Ondo. Kaskezurretik zulotzen doguna ordezkatzeko erabiliko dogu metal zatia... (Barre lelo bat) Zenbat urte daukaz mutikoak?

 

MIGUEL’: Zortzi urte.

 

JUANJO’: Jo-der!... Nork garbitu deutso buru-azala? Ardi-moztaileak kontratatzen hasi gara orain? (Purrustada) Ekarri endoskopioa, mesedez.

 

KRISTINA’: To.

 

JUANJO’: Ikusi daigun zer deukozun hamen, zaparro... (Kideei) Edozelan be, ni ez noa hor eskurik lar sartzera e? Errez atarateko moduan ez badago, bertan Bilbo!

 

(Telefonoz hizketan ari da joxanen ama.)

 

AMA: Bai, politxe. Neu na. Ointxe ein dot berba medikukin (...) Bai, bai, trankil: bixirik da (...) Operaziñoi konplikau ein ei da apur bat, ta ezin iz’otse burdiñi kendu. Baine ondo da (...) Baaai. Trankil! (...) Ez dabe pentsetan ezelako arazoik eukiko dabenik ez berba eitxeko, ez ondo ikusteko, ez ibiltteko ez holakoik (...) Ez, ez, ez. Hamen gatu biko dau oniñoik (...) Bai. Astebete bai behintzet (...) Neu be hamen gatuko na. Esan aitxai bixer ekarteko erropi. (...) Eh! Ta nonok Joxan txuaitxik preguntetan batsu, bakixu... Etxin hartu dau min (...) Ondo da. Egon trankil (...) Neu’pe bai, politxoi (...) Mosu bat. Gabon.