Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

18. agerraldia:
Iñakiren gutuna 1

 

(kristinak laguntzen dio iñakiri gutunarekin, tarteka ortografia zuzenduz.)

 

KRISTINA: Kaixo, amatxo. Zu zer moduz? Ni ondo. Pozik nago. Atzo eta gaur ez dut ez buruko minik ez goragalerik izan. Atzo aitatxo etorri zen eta ez zuen lo hartu hizketan ari nintzela. Gainera, ospitaletik joan den batek etxeko zapatilak ahaztu ditu eta neuretzat gorde ditut inor ohartu gabe. Hamabi gauza dauzkat orain saltzeko. Orain kimioa emateko ez naute ziztatzen. (Geroz eta sentikorrago) “Katetre” izeneko gauza bat jarri didate bularraren goialdean, azalaren azpian. Mendoza medikuak dio tunel bat ireki didatela nire barrura errazago sartzeko. Zuk ere sartu nahi baduzu ekarri linterna, ados? Tunelak oso ilunak izaten dira. Agur, amatxo.