Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

21. agerraldia:
Juanjoren maitasun deklarazioa

 

(kristina juanjoren bila dabil.)

 

KRISTINA: Juanjo? (Itzulika dabil) Juan...

 

JUANJO (kantuan sartzen da): “Esaiozu euriari... gaur ez etortzeko. Esan bakardadeari…”.

 

(kristina lotsaturik dago. juanjok kantuan jarraitzen du.)

 

JUANJO: “Na-na-na-nana-nanana… Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero... Baina zu itsu zaude bere argia ikusteko… Irrifarrez, gerominez, lapurtu didazu negarra…”.

 

(Denek juanjo zuzentzen dute.)

 

DENEK: Eragin!!

 

JUANJO: Bueno, bai. Badakit baina...

 

KRISTINA: Baina?

 

JUANJO (kristinari, eraztuna erakutsiz): Baina... ezkondu nahi duzu nirekin edo zer?

 

(kristinak eraztunari begiratzen dio.)

 

KRISTINA (arduratuta): Eskerrik asko, Juanjo.

 

JUANJO: Hori... baiezko bat da?

 

KRISTINA: Juanjo. Bazauzkat zu... Badaukat eraztuna... Zertarako ezkondu?

 

JUANJO (deskolokatuta): Joder, ba... ez dakit. Zertarako ezkondu? Ba... Bilboko lagunak gonbidatzeko?

 

KRISTINA (eskua juanjoren ezpainetan ipiniz): Shhh...

 

(kristinak juanjo eskutik heltzen du eta badoaz.)