Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

25. agerraldia:
Iñakiren gutuna 3

 

(kristinak iñaki pasilloetan aurkitzen du eta gelara eraman eta oheratu egiten du leun eta goxo. Horretan ari dela agertzen da kepa. kepak gutuna irakurriko du.)

 

KEPA: Kaixo Amatxo. Zu zer moduz? Ni ondo. Bueno, batzuetan nahiko ondo-txarto. Zuk badakizu zer den leukozito bat? Eta milaka, milioika leukozito? Nik gehiegi dauzkat Mendoza doktoreak dioenez eta horregatik hartu behar dut kimioa, eta horregatik izaten dut gero buruko mina, eta goragalea. Mendoza doktoreak nahi duena esango du, baina nik ez dut ulertzen nola izan daitekeen txarra zerbaitetik asko, pila bat, mordoooo bat izatea. Adibidez, lagun berri bat egin dut ospitalean, Joxan du izena, eta uste dut hobe dela lagun bat gehiago izatea lagun bat gutxiago baino, ez duzu uste, amatxo? Batzuetan pentsatzen dut leukozitoek eta lekek antzeko zerbait izan behar dutela. Sukaldariak esaten dit “hamar” bakarrik jateko, baina niretzat hamar milioiak dira. Gorroto ditut “lekazitoak”. Agur, amatxo.

 

(kepa iñakirengana hurbiltzen da eta ondoan esertzen da.)