Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

20. agerraldia:
Iñakiren gutuna 2

 

(kristina eta iñaki eszenan.)

 

IÑAKI (gutuna irakurtzen): Kaixo amatxo. Zu zer moduz? Ni ondo. Hemen, gudan. Mendoza doktoreak beti esaten dit gudari bat naizela eta horregatik diot gudan nagoela, baina nik ez dut gudarik ikusten. (Hunkituz) Ilea berriz hazten ari zait, beraz, nahi duzunean etorri zaitezke bisitan, ama.

 

KRISTINA: Iñaki, Iñaki… oso polita. Neuk bidaliko diot amatxori?

 

(iñakik ezetz buruarekin.)

 

KRISTINA: Aitatxok?

 

(Baietz iñakik. kristinak laztan egiten dio, jaiki eta badoa.)

 

IÑAKI (beste paper bat ateraz): A! Lehen, Juanjok eman dit, hau zuretzat...

 

KRISTINA: Niretzat?

 

(iñakik baietz buruarekin, eta papera luzatuz.)

 

KRISTINA: Irakurridazu zeuk.

 

IÑAKI: Nik? Seguru?

 

KRISTINA: Bai.

 

IÑAKI (papera irakurriz): Bila zenbiltzana aurkitu dut.

 

KRISTINA (Iñakiri musu bat emanez): Eskerrik asko.

 

(kristinak iñakiri musu bat emango dio eta badoa pozarren presaz. iñakik irribarretsu agurtzen du.)