Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

17. agerraldia:
Andoni, Miguel eta Zajde

 

(miguel, han edo hemen egon behar duen ez dakiela, andonirengana doa. andonik kafea jartzen dio eskuetan galdetu ere egin gabe; andonik Nathalie Zajderen Survivants liburua daroa besapean.)

 

ANDONI: Tori, mesede egingo dizu. (Pentsakor) Badakizu sotoan hezur batzuk baditugula, exhumazioetakoak...

 

MIGUEL: Ez hasi orain horrekin. Garbi utzi genuen dna frogena diru iturri bat zela ospitalerako...

 

ANDONI (moztuz): Ez nator kexatzera... Eee... begira, zelan esan... Zu seguru zaude zure ama Zamorakoa zela, ezta?

 

MIGUEL: Bai. Zer gertatzen da, ba?

 

ANDONI: Zuk badakizu ni eta teknologia ez garela oso ondo moldatzen eta zure lagina okerreko karpetan gorde dut dirudienez...

 

MIGUEL: Zerbait esan nahi badidazu esazu, zereginik ez zait eta falta, Andoni.

 

ANDONI: dna kointzidentzia bat agertu da.

 

MIGUEL: Eta? Horrek zer esan nahi du?

 

ANDONI: Zer esan nahi duen?... (Hitzak aurkitu ezinik) Ba... Ba, beharbada, eta “beharbada” diot, zure ama ez zela Zamorakoa.

 

MIGUEL: Adarrik ez, Andoni.

 

ANDONI: Ez da nire asmoa, Miguel.

 

(miguelen ama azaltzen da. miguel izozten da, eta andonik hizketan jarraitzen du amak miguel besarkatzen duen bitartean.)

 

ANDONI: Izaten dituzun amesgaizto errepikakor horiek... Etnopsikiatra baten lana irakurtzen ari naiz: Nathalie Zajde. Genozidioak jasan dituzten hainbat herri ikertu ditu eta berak dio komunitate mailako trauma bat sendatzeko, zauria ixteko, mina eragin duena erauzi behar dela lehenbizi. Traumaren motiboaren gainean orbaintzen diren zauriak ez dira sekula guztiz sendatzen eta belaunaldiz belaunaldi igarotzen dira. Ezinbestekoa da gaitza kanporatu eta munduari itzultzea, behin eta berriz birsortuko ez bada. Eta ez dakit, ez nago seguru, baina nik esango nuke Zamoran ez dagoela kresalik.