Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

27. agerraldia:
Iñakiri Joxanen heriotzaren berri

 

KEPA: Zendu da.

 

IÑAKI (urduritzen): Zer da zendu?!

 

KEPA: Hil, maitea, hil.

 

IÑAKI: Nor hil da?!

 

KEPA: Joxan.

 

(iñaki bat-batean jaiki egiten da.)

 

IÑAKI: Gezurretan ari zara! Joxan ez da hil! Gauzak saltzen lagundu behar dit!

 

KEPA (iñaki kontsolatzen saiatuz): Entzun, maitea...

 

IÑAKI: Ez! Ez noa ezer entzutera! Ez zait gustatzen esaten duzuna entzutea eta ez zait gustatzen Joxan hiltzea!

 

KEPA (besarkatzen saiatuz): Haugi, Iñaki...

 

IÑAKI (senetik irtenda): Ez dut nahi! Zurea da errua! Dena egiten duzu gaizki!

 

KEPA: Hago, Iñaki, hago...

 

IÑAKI: Zergatik ez gara normalak, e, aita?! Zergatik ez gara beste guztiak bezalakoak? Zergatik ez zaude zu kartzelan eta ez ama?!

 

(kepak besoen artean eusten dio iñakiri.)

 

KEPA: Lasai, maitea, etorriko dituk garai hobeak, ikusiko duk!

 

(iñaki etsitzen eta kepari heltzen hasten da.)

 

IÑAKI (negar zotinka): Kaka zaharra! Kaka zahar bat da dena!